760.600 euro bideratuko ditu Udalak herriko elkarteen eta eragileen dirulaguntzetara

Xabi Gorostidi 2020ko mai. 21a, 17:45

2020ko dirulaguntza deialdiko zenbatekoak argitaratu ditu Udalak. "Gure kaleak biziarazi, kulturaz zipriztindu, arrasatearron identitatea zaindu eta aisialdi aukera zabala eskaintzen dute. Laguntza hauekin, udal interesekoak diren alor eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek egiten dituzten askotariko ekintzak babestu nahi dira" azaldu dute ohar bidez. 

2019ko laguntzekin, adibidez, 270 egitasmo lagundu zituztela eman dute aditzera: "2019ko diru-laguntza deialdian 270 egitasmo lagundu ziren: 172 norbanako onuradun eta 98 elkarte: Euskara (102), Gizarte Zerbitzuak (65), Gazteria (44) eta Enpleguaren (32) alorreko elkarte eta proiektuak izan ziren, hurrenez hurren, diru-laguntza gehien jaso zituztenak. Diru-laguntza lerro hauek herriko elkarte eta norbanakoei zuzenduak daude, kultura elkarteak, kirol elkarteak, gazteak, euskara bultzatzen duten elkarteak, ingurumena bultzatzen duten elkarteak, euskara ikasi nahi duten norbanakoak, berdintasun arloan lan egiten duten elkarteak, guraso elkarteak, edo ikastetxeak, besteak beste" azaldu dute oharrean. 

2020n era honetara banatuko dituzte dirulaguntzak:

  • Berdintasuna
    • Berdintasun saileko diru-laguntzak 7.000 euro.
  • Enplegua
    • Enpresentzako diru-laguntza programa, 35.000 euro.
    • Ikasteko diru-laguntzak, 30.000 euro.
    • Enpresetan kontratatzeko laguntzak, 87.500 euro.
  • Euskara
    • UEUko ikasleei eta euskaltegiko ikasleei diru-laguntzak, 9.000 euro.
    • Diru-laguntzak euskaltegietarako, 18.000 euro.
    • Euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko proiektuetarako, 66.374 euro.
    • Errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko diru laguntzak, 4.000 euro.
  • Gazteria
    • Etxebizitza alokairua ordaintzeko diru-laguntzak gazteentzat, 60.000 euro.
    • Gazteriako diru-laguntzak, 5.500 euro.
    • Musika taldeei, grabaziorako diru-laguntzak, 2.000 euro.
  • Gizarte Zerbitzuak
    • Gizarte elkarteentzako diru-laguntzak, 25.000 euro.
    • Droga-mendekotasunen tratamendurako diru-laguntzak, 7.000 euro.
    • Jubilatuen elkarteentzako diru-laguntzak, 38.000 euro.
    • Gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak, 60.000 euro.
  • Hezkuntza
    • Hezkuntza saileko diru-laguntzak, 163.200 euro.
  • Hirigintza
    • Igogailuak jartzeko diru-laguntza, 10.000 euro.
  • Ingurumena
    • Ingurumen izaerako ekintzetarako diru-laguntzak, 3.000 euro.
  • Kirola
    • Kirol elkarteei diru-laguntzak, 100.000 euro.
  • Kultura
    • Kultura elkarteei diru-laguntzak, 30.000 euro.

Informazio guztia Arrasate.eus webgunean dago eskura, Dirulaguntzak atalean. 943 25 20 00 telefonora deituz eskuratu daiteke informazio gehiago.

Gazteen alokairuetarako laguntzak

Aurten 60.000 euroko partida egongo da laguntza honetarako. Hirugarren urtez jarriko dute martxan, eta, iaz, adibidez, herriko 40 gaztek jaso zuten. 35 urtetik beherako arrasatearrek eskatu dezakete, eta diru-sarreren arabera alokairuaren %20tik edo %50era finantzatzen die Udalak; betiere, hileko alokairua 600 eurotik beherakoa den kasuetan, eta gehienezko laguntza hileko 250 eurokoa delarik. 

Hona hemen, laguntza hau banatzeko funtzionamendua azaltzen duen taula:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak