Haurrentzako menu osasuntsuak, beharra duten familiei laguntzeko

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko mai. 18a, 20:05

Ekimenaren bultzatzaileak banatzeko jakien poltsak prestatzen. Argazkia: Ausolan.com

Ausolanek, Europako EIT Food elkarteak eta Elikagaien Bankuak elkarrekin abiarazi duten ekimenaren bitartez, maiatzaren erdialdean hasi eta ikasturtea bukatu bitartean 60.000 haurrentzako-menu osasuntsu banatuko dituzte.

Egunean 1.350 menu baino gehiago prestatuko dituzte Ausolan kooperatibak Euskal Herrian eta Madrilen dituen egoitzetan, eta Elikagaien Bankuak Basaurin, Irunen eta Alcala de Henaresen dituen egoitzetara eramango dituzte. Ekimenaren helburua da, familia pobreetako haurrei laguntzea, jakien soberakinak aprobetxatzea eta elikatzeko ohitura osasungarrietan heztea; jakiez gainera, ohitura osasuntsuak ikasteko jolasak ere banatuko dituzte ekimenaren baitan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak