Terrazen ordutegia arautzen duen dekretuak 10:00etan ezartzen zuen irekiera ordua, eta orain bi ordu eta erdi lehenago zabaldu ahalko dute. Ibai-artek alkateari igorritako gutunean, aipatzen zuten 10:00ak baino lehenago badagoela zarata kaleetan –garbiketa makinak, herritarra...– eta lehenago zabaltzeak ez duela kalterik eragingo. Udal Gobernuak begi onez ikusi du, eta ordutegia malgutuko du alarma egoera indarrean dagoen bitartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.