Iaz baino 1.341 liztor beltz gehiago harrapatu dituzte aurten, Arrasaten

Xabi Gorostidi 2020ko mai. 11a, 17:35

Espezie inbaditzaile horren ugalketa kontrolatzeko, datuak batzen dituzte urtero. Arrasaten, martxoaren 1etik apirilaren 30era egiten dute neurketa, herrian 62 tranpa jarriz. Hala, aurten, 3.773 liztor harrapatu dituzte; iaz baino %55 gehiago. "Harrapatutako liztor kopuru honek, agerian uzten du, etorri berri den espezie hau zein eroso egokitu den gurera eta zer nolako gaitasuna duen ugaltzeko" dio Xabier Herrarte udal teknikariak.

"Hemendik aurrera guztion lana eta ardura da gure inguruan sumatzen ditugun kabi edo mugimendu arraroen berri ematea eta horretarako ondoko telefonoetara deitu zenezakete. Udalak herritarren laguntza asko eskertzen eta estimatzen du. Eskerrik asko".

Hauek dira herritarren eskura dauden telefonoak:

  • BAZ ……………………….……...943252000
  • UDALTZAINGOA……………..943252010
  • UDAL TEKNIKARIA…………..628115673

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak