Beste adineko bat hil du COVID-19ak Arrasateko Iturbide Egoitzan

Miren Arregi Amasorrain 2020ko mai. 10a, 17:37

Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren berri ematean jakinarazi du Eider Mendoza foru bozeramaileak Iturbideko egoiliarraren heriotzaren berri. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, azken bi egunotan Gipuzkoako egoitzetan hil den pertsona bakarra da Iturbidekoa. Horrez gain, Gipuzkoako egoitzetan bi positibo berri atzeman dituzte eta 11 lagun sendatu dira.

Gipuzkoako adineko pertsonen egoitza sarean, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatuta dagoena, gaur arte, 335 lagunek gainditu dute COVID-19a, gaixotutako guztien %60ak; 167 zendu dira, zifra osoaren %30a, eta %10ak, 56 lagunek, diagnostiko positiboaren jarraitzen dute. Horietatik 7 Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta 11 ospitalean.

Bozeramaileak gogorarazi du Gipuzkoako egoitzetako plazen %90ak COVID-19 gabe jarraitzen dutela, baita zentroen %75ak ere. Gaur 12 dira kasu positiboak dituzten egoitzak, azken asteetan guztira lau zentro COVID-19 kasu positiborik gabe geratu ostean: Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Beasaingo Arangoiti, Tolosako Iurreamendi eta Irungo Caser Residencial Anaka.

Haurren eta nerabeen babeserako foru egoitza sarean artatutako adin txikiko pertsonen egoerari dagokionez, bozeramaileak gogorarazi du pasa den asteazkenean kasu positibo bat atzeman zela, eta bizikidetza unitate berean bizi diren lagunei probak egin ostean, bostek gehiagok eman dute positibo eta asintomatikoak dira. Beraz, sei dira Covid-19n positibo eman duten foru egoitza sarean artatutako adin txikikoak; 43 zentroz eta 450 plazaz osatutako sarean. Bozeramaileak gaineratu du familia guztiak jakinaren gainean daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak