3.773 liztor beltz harrapatu dituzte aurten Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 8a, 12:53
'Vespa Velutina' liztor beltza harrapatzeko tranpa.

Aurtengo tranpatze-garaia bukatu dela jakinarazi du Arasateko Udalak, eta martxoaren 1etik apirilaren 30era, 3.773 liztor harrapatu dituztela azaldu dute.

Herrian aurrez aztertuta jarri dituzten 62 tranpek iaz baino 1.342 liztor gehiago harrapatu dituzte. Aurtengo datuak iazkoak baino “nabarmen” altuagoak direla esan dute, eta hori igaro den “negu bigunaren” ondorioa dela.

Azaldu dutenez, harrapatutako liztor kopuruak “agerian” utzi du gurera etorri berri den espeziea “eroso” egokitu dela –ugaltzeko gaitasuna ere izan baitu–. Udalak herritaren kolaborazioa eskatu du, hemendik aurrera, inguruan atzematen dituzten kabi edo mugimenduen berri emateko. Udaltzaingoari (943 25 20 10), Udal teknikariari (628 11 56 73) edo Biztanleen Arreta Zerbitzura (943 25 00 00) deitzea gomendatu dute.

Ugalketa kontrolatzeko ikerketa

Jasotako datuak Aldundira bidaltzen ditu Udalak, eta ondoren estatistikak ateratzen dituzte espeziearen ugalketa kontrolatzeko ikerketetan laguntzeko. Zein tokitan eta zein garaitan harrapatu diren adierazten dute, eta egoera klimatologikoa ere kontuan hartzen da.

Liztor beltzaz gain, beste zein espezie harrapatzen den ere aztertzen dute, horrela, bertako liztor eta gainerako intsektuei ahalik eta kalte gutxien eragiteko. “Kontuan izan behar da, Vespa Velutinak bezala, bertako espezieak ere, negualdiaren ostean orain dutela irten eta beraien koloniak egiten hasteko garaia”, esan dute Udaleko ordezkariek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak