Arrasateko Zaintza Sare Herritarrak dio ekimena eta elkarlana "guztiona" dela

Eneko Azurmendi 2020ko mai. 7a, 18:21

Salatu dute Udalak Arrasateko Elikagai Bankua berriz martxan jartzeko ahaleginetik kanpo utzi duela Zaintza Sare Herritarra. "Gure parte hartzea "zerbitzu" hau emateko laguntza gisa aurkeztu du".

Zaintza Sare Herritarrak elkarlanean aritzeko eta egoera honetan dauden zaintza beharrei modu komunitarioan erantzuteko helburua daukala ohartarazi dute. "Elkarlana ez da batek eskatu eta besteak ematea, baizik eta elkarrekin egoerak aztertu, eta lankidetzan erantzunak ematea. Guk horretan sinesten dugu eta horretan ari gara, gure denbora, indarra eta konpromisoa egoera honi modu komunitarioan erantzuteko ahaleginean jarriz".

Era berean, Udalari eskatu diote "zerbitzuak hartu-emateko" logikatik "elkarlanaren eta benetako auzolanaren" logikara pasatzeko ahalegina egin dezala. "Elkarlanean ez dago hierarkiarik. Denon arteko elkarlana da, edo ez da elkarlana, eta ez da bidezkoa udalak ekimena bere egitea eta protagonismoa eskuratzeko baliatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak