Gurutze Gorria doako maskarak banatzen ari da Arrasaten, "erritmo onean"

Xabi Gorostidi 2020ko mai. 5a, 13:31

Boluntario bat herritar bati maskara ematen, Garibaiko geltokian. (Argazkia: Gurutze Gorria Gipuzkoa Twitter)

Guztira 4.500 maskara egokitu dizkiete Arrasaten banatzeko, eta une honetan 3.000tik gora banatu dituzte. Aste honetan derrigorrezko bilakatu da hauen erabilera garraio publikoan, eta hori dela Garibaiko, Musakolako eta San Andreseko geltokitan ari dira maskara kirurgikoak banatzen: 07:30etatik 10:30eara eta 14:30eatik 17:30eara.

Espainiar Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 224.000 markara kirurgiko jaso dituzte Gipuzkoan zehar banatzeko eta horietako 4.500 bideratu dituzte Arrasaten banatzera.

Debagoieneko Gurutze Gorriko kideak dabiltza egunotan banaketa lanak egiten, eta "erritmoa hartzea" kosta egin zaien arren, jada 3.000tik gora banatzea lortu dutela azaldu du bailarako Gurutze Gorriaren presidente Javier Igartuak. "Bi txandatan aritu gara maskarak banatzen: 07:30etatik 10:30eara eta 14:30eatik 17:30eara. Hiru parada nagusietan aritu gara: Biterin, San Andresen eta Musakolan. Astelehen goizean goiz, adibidez, ez genuen jende mugimendu handirik igarri autobus geltokitan. Horrez gain, herritar askok etxetik zekarten maskara, derrigorrezkoa zela jakinik. Baina egunak aurrera egin ahala, jende gehiago hurbildu zitzaigun, eta 1.600 maskara banatu genituen.

Gaur ere bide beretik jarraitu dute, eta, adibidez, goizeko txandan 1.500 maskara banatu dituzte.

Boluntario bat autobus gidariari maskarak ematen, San Andres auzoko autobus geltokian. (Argazkia: Gurutze Gorria Gipuzkoa Twitter)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak