Sanjuanetako diru partida ostalariei laguntzera bideratzea nahi du Ezker Anitzak

Xabi Gorostidi 2020ko mai. 5a, 10:14

Hainbat gauza eskatu dizkiote Gobernuari, ohar bidez: San Juan jaietan erabiltzen ez den dirua "krisiaren eraginak pairatuko dituztenei" bideratzea, segurtasuna bermatu dezaketen jaietako ekintza kulturalak egitea, garapen mahai bat osatzea merkatariekin eta ostalariekin eta Udalak egingo dituen ekintza instituzionalek alderdi guztien babesa izatea. 

Gobernuari eskatu diote lehenbailehen har dezala jaiak bertan behera uzteko erabakia, eta formatu berriak pentsatzen hasteko, betiere, osasun larrialdiak eskatzen dituen segurtasun neurriak betez: publiko mugatu batekin, adibidez. 

San Juan jaietan erabiltzen ez den dirua beharrak dituztenei bideratzea "egingarria" dela diote –kreditu espediente aldaketen bidea aipatuz– eta horretarako "borondate politikoa bakarrik" behar dela diote. 

"Ezker-anitzatik egoera gogor hau lehenbailehen pasa dadila nahi dugu, gure komertzioa, ostalaritza, paisaiak eta jaiak lehenbailehen gozatzen hasteko" azaldu dute gaztelera hutsean komunikabideei igorritako oharrean. 

Ezker Anitza Elkarrekin Arrasate koalizioko alderdietako bat da, eta zinegotzi bateko ordezkaritza dute Arrasateko udalbatzan. Koalizioa osatzen duen Ahal Dugu alderdiak ez du oharra babestu, eta horregatik sinatzen dute Ezker Anitza bezala. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak