"Kostata hartutako erabakia"
Txosna batzordea Arrasateko hainbat eragilek osatzen dute eta "kostata hartutako erabakia" izan bada ere, "zentzuz eta erantzukizunez" jokatzeko garaia dela aitortu du batzordeak eta aurreratu du, San Juanak ospatzekoak ziren egunetarako zerbait berezia antolatzen saiatuko dela.
Preso arrasatearrak gogoan
Batzordeak gogora ekarri nahi izan du, ekainaren 25a egun berezia izaten dela, preso arrasatearren aldeko manifestazioa egiten delako. Bada, aurten ezingo denez manifestazio hori egin, batzordeak Arrasateko presoei gutunak idazteko proposamena egin die herritarrei, presoentzat "konfinamenduko baldintzak are gogorragoak" direlako.
Eskertza
Txosna batzordeak eskerrak eman nahi izan die, jaien egitarauan parte hartzeko edota antolatzeko prest agertu diren guztiei eta baita herritarrei ere, urtero, San Juanetarako antolatutakoari egindako harreragatik.