"Arrasatearrak izan dira parte hartzaile gehienak, baina jaso ditugu batzuk herriko mugetatik harago ere. Ia 100 meme jaso ditugu, askotarikoak: kiritika soziala, umorea, politika, euskararen erabilerari buruzkoak, ... maila handia igarri dugu eta horrek epaimahaiaren lana dezente zaildu du" azaldu du AEDko Itxaro Artolak.

Hauek dira irabazleak jasoko dituzten sariak:
- Lehen saria: 100 euroko erosketa-bonua Ibai-arten erabiltzeko.
- Euskari buruzko meme onena: 60 euroko erosketa-bonua Ibai-arten erabiltzeko.
- Zozketa bidezkoa saria: 40 euroko erosketa-bonua Ibai-arten erabiltzeko.
"Bide batez, eskertzea Ibai-arteko kideei lehiaketa hau babesteko egin duten keinua" adierazi du Artolak.