Fani Garai Igartua izango dute gogoan haren bizilagunek, gaur

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 26a, 12:23

Atzo, zapatua, 106 urte bete berri zituela hil zen Fani Igartuari omenaldi xume bat egin gura diote haren inguruan bizi zirenek eta hura ezagutzen zutenek. Horretarako eskatu dute, gaur, domeka, 21:00etan, balkoietara kandelatxo batekin irteteko Requiem musika lagun.

"Bizitzen ari garen egoera dela eta, ezingo da merezi duen bezala agurtua izan horrenbeste apreziatu izan dugun emakume handi hau", adierazi dute haren bizilagunek, eta inguruko guztiak gonbidatu dituzte omenalditxoan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak