COVID-19aren biktimak omendu dituzte 'Humanity at music' ekimeneko hiru abesbatzek

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko api. 23a, 11:46

Aretxabaleta Abesbatzak, Goikobaluk eta IBA Iubilo Bilbao Abesbatzak elkarrekin abestu dute, koronabirusaren eraginez hildakoei omenaldi bat eskaintzeko asmoarekin, bereziki bakarrik hil diren adinekoei. Recordamur vos. Gogoan zaituztegu abestia requiem bat da, agur kanta bat, "hildako guztiei agur esateko eta familia guztiei babesa eskaintzeko" modu bat.

MONDRAGONek iaz sustatutako Humanity At Music-Sinfonia kooperatiboa egitasmoan parte hartu zuten aipatu hiru abesbatzak berriro elkartu dira elkartasun proiektu honetan; guztira 100 bat pertsonak hartu dute parte ikus-entzunezkoan, euren etxebizitzetan grabazioak eginez.

Aretxabaleta abesbatza, Goikobalu abesbatza eta IBA abesbatzez gain, beste hainbatek ere parte hartu dute omenaldian; besteak beste: Jon Maya dantzariak, Maite Olmos piano-joleak, Ernesto Maestro musikariak, Jon Sarasuak, Fernando Velazquez konpositoreak eta Arteman Komunikazioak.

Bideoan bertan honela azaltzen dute omenaldiaren helburua: "Maite ditugun pertsona gehiegi eraman ditu COVID-19ak, eta horien artean gure nagusiak. Gaur garena eta dugun guztia haiei zor diegu eta orain ezin agurrik esan guk nahi bezala. Horregatik omendu egin nahi ditugu eta haien familiakoekin egon".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak