"Irakasleok egoera berrira moldatu behar izan dugu eta horrek esfortzu handia eskatu digu. Baina merezi izan du, gure jardunarekin aurrera egiteko", adierazi du Edorta Aiastuik, ekintzen arduradunak. Ikasleen eta gurasoen erantzuna ere oso positiboa izan dela jakinarazi du: "Oso ondo eta azkar moldatu dira eta hori eskertzekoa da".
Musikak duen garrantzia agerian geratu dela egungo egoeran gaineratu du Aiastuik: "Gizakiarekiko zer nolako garrantzia duen musikak, bere osotasunean, ikusten gabiltza". Eta Arrasate Musikalen izenean animoak bidali dizkie guztiei: "Musika lagungarri izan dadila egoera hau erosoagoa izan dadin".