Iturbide egoitzako hamahiru lagunek senda-agiria jaso dute

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 22a, 19:22

Gipuzkoako egoitzetan COVID-19 gaitzarekin gaixotutako 21 adineko osatu direla azken orduetan jakinarazi du Foru Aldundiak, horietako hamahiru Iturbide egoitzakoak. Hala, Arrasateko egoitzan dagoeneko osatu diren adinekoak 30 dira, hildakoak 21 eta positibo eman dutenak, 30.

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du, gainera, bi lagun hil direla lurraldeko egoitza sarean azken orduetan, Eibarko Egogainen eta San Andresen hain zuzen ere, eta beste hiru lagunek eman dutela positibo. Hori horrela, Gipuzkoan 65 egoitzetatik 16k dituzte kasu positiboak, 127 alta daude guztira, 148 heriotza eman dira eta 259 lagunek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. Horietako 37 Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan daude ingresatuta eta 33 ospitaleratuta.

Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzen kasuan, diagnostiko positiboa zuten bi lagunetatik batek mediku alta jaso du, Donostiako Uliazpiren zentroko egoiliarrak. Eta orain, pertsona bat dago kutsatuta, Donostiako Iza egoitzan.

Egoitzetan egiten ari diren "lan nekaezina" eskertu gura izan du beste behin Mendozak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak