Errenta aitorpena euskaraz egiteko dei egin die Arrasateko Udalak herritarrei

Mireia Bikuña 2020ko apirilaren 21a

Errenta aitorpena.

On-line bidez egiteko epea uztailaren 29ra artekoa da. Aurrez aurreko tramiteetarako bulegoak itxita daude, Covid-19 gaitzaren eraginez epe berriak ezarri arte. Arrasatearren %18k egin zuen iaz errenta aitorpena euskaraz. Azken urteetako bilakaera positiboa izan arren, datu hori hobetu daitekeela uste dute udal arduradunek.

Herritarrek hiru aukera dituzte errenta aitorpena egiteko: mekanizatua (bulegoan egiten dena), autolikidazio proposamena (etxean jasotakoa onartuta) eta Internet bidezkoa. Hiruretan erabili daiteke euskara tramiteak egiteko, hizkuntza aukeratzeko atalean hori markatuta. "Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko euskarazko hizkuntza hautua errenta kanpainaren barruan edo urte osoan zehar burutu daiteke, Diputazio osoarekiko harreman-hizkuntza euskara izan dadin", diote udal arduradunek.

Oraingoz, autolikidazio proposamenak eta Internet bidez egindako likidazioak daude indarrean. Zalantzak argitzeko telefonoa dauka Foru Aldundiak: 902 100 040.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak