Gipuzkoako Foru Aldundiak errentaren aitorpenaren kanpaina hasi berri du eta hain zuzen ere, aitorpen hori euskaraz egiteko deia luzatu nahi izan dute. Gipuzkoako Ogasun eta Finantza foru diputatuak azaldu duenez Gipuzkoak "eredugarri" izan behar du: "herrialderik euskaldunena da Gipuzkoa eta, horregatik, eredugarriak izan behar dugu, gure hizkuntzaren erabilera sustatzerako orduan”.
Larrañagak azaldu duenez, egun Gipuzkoan 78.000 herritar inguruk aukeratu dute euskara Ogasunarekin duten harremanetarako hizkuntza moduan. Larrañagaren hitzetan, "Ogasuna prest dago herritar ororen hizkuntza eskubideak bermatzeko eta ohi duen kalitatezko zerbitzua eskaintzeko".