Altamirako jaiak balkoietan ari dira ospatzen gaur

Maialen Santos 2020ko api. 18a, 18:01

Altamira auzoko jaiak asteburu honetan ziren ospatzekoak, baina konfinamenduaren eraginez balkoi eta leihoetan ari dira festa aurrera eramaten.

Kalera irten ezin direnez autokideen artean "zerbait egitea" gura zutela azaldu du Altamirako auzotar Fertxu Rodrigezek; hala, egitaraua ahal den heinean balkoitik ari dira jarraitzen. Goizean besteak beste, jolasak egin dituzte eta musika zuzenean izan dute Asier Salaren eskutik. Arratsaldean, ostera, marrazki lehiaketa egin dute, eta musika emanaldia izango dute berriro "eguraldiak laguntzen badu". Azaldu duenez, "sinbolikoki egunari kolorea ematen" saiatu dira, eta hori gutxi balitz, auzo bazkariaren faltan balkoian bazkaltzera animatu dira auzotar asko: "Giro polita izan dugu, uste baino jende gehiago animatu da ekintzetara".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak