Bizi dugun alarma egoerak "herritarrengan sor dezakeen eragina arintze eta babeste" aldera hainbat neurri fiskal onartu ditu Arrasateko Udalak.
Zerga nagusiak ordaintzeko epea atzeratu egin dute.
- IBI/OHZ: borondatezko epe berria abuztuaren 1etik irailaren 15era arte izango da; helbideratuei irailaren 15an kobratuko zaie.
- Zaborra: lehenengo seihilekoa: borondatezko epea abuztuaren 10era arte luzatu da; helbideratuei abuztuaren 10ean kobratuko zaie. Bigarren seihilekoa: borondatezko epea azaroaren 17ra arte luzatzen da; helbideratuei azaroaren 17an kobratuko zaie.
- Ura –2019ko 4. hiruhilekoa–: helbideratuei martxoan kobratu zitzaien, baina ordainduta ez daudenentzat borondatezko epea urriaren 10era arte luzatu dute.
- Taxista aritzeko tasa: borondatezko epea uztailaren 20ra arte luzatu da; helbideratuei uztailaren 20an kobratuko zaie.
- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga: borondatezko ordainketa epea uztailaren 10era arte luzatu da; helbideratuei uztailaren 10ean kobratuko zaie.
Horri gehitu behar zaio apirilaren 2an Udalak hartutako neurri nagusia: merkatari, ostalari, autonomo zein enpresa txikiei egungo egoera arintzeko 2020ko seihileko zabor tasa, ur tasa eta bide publikoaren okupazio tasa salbuestea.