Hilabeteko epean hamaika zerbitzu eman ditu Arrasateko zaintza sare herritarrak

Maialen Regueiro 2020ko api. 16a, 13:54

Duela hilabete jarri zen abian Arrasateko zaintza sare herritarra eta dagoeneko hamaika zerbitzu eman ditu Arrasateko etxeetan. 200 herritar baino gehiago ditu sareak eta auzolanean ari dira herritarren beharrak asetzen, erosketak egiten, telefono bidezko arreta psikologikoa ematen, eskolako lanekin laguntzen, maskarak josten eta herriko komertzio eta nekazarien errealitatea bistaratzen, besteak beste.

Arrasateko zaintza sare herritarrak adierazi du, konfinamenduarekin sistemak aurretik zituen hutsune eta gabeziak larriagotu direla eta agintarien ekintza eta elkarlana faltan sumatzen dituela. Hala ere, aipatu du, egindako ibilbideak komunitatearen garrantzia berresteko balioko duela eta gogorarazi du gizarteak elkarren beharra duela eta elkar zaintzeko prest dagoela.

Herrian dauden premiak askotarikoak direla jakinarazi du sare herritarrak: bakartutako bizilagunak, diru-sarrera gabe gelditu direnak, bortizkeria giroan daudenak, eskolako lanekin zailtasunekin dabiltzana, herrikideen salaketak jasaten dabiltzanak eta oinarrizko beharrak asetzeko baliabiderik ez dutenak, besteak beste. Horregatik, norbere bizitza eta ondokoena balioan jarrita, elkar zaintzeko garaia dela aldarrikatu du.

Laguntza eskatzeko telefonoak

Arrasateko zaintza sare herritarrak hiru telefono zenbaki jarri ditu eskuragarri: erosketa zerbitzurako (697 972 222), zaintza zerbitzurako (602 641 990) eta psikologia zerbitzurako (622 483 247).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak