Inguruko ertzainek eta udaltzainek ez dute bizikleta istripu batekin lotutako isunik jarri

Xabi Gorostidi 2020ko api. 8a, 15:02

Txirrindulari bat, mendian, bizikleta gainean. (Argazkia: Pixabay)

Sare sozialetan bolo-bolo dabilen audio batek dio, arrasatear batek istripua izan zuela, atzo, mendian bizikletarekin ari zela. Ustez anbulantzia eta udaltzainak bertaratu ziren txirrindularia artatzera, eta konfinamendua haustegatik 55.000 euroko isuna ezarri zioten. GOIENA Ertzaintzarekin, Udaltzainekin eta Udalarekin harremanetan jarri da, eta adierazi diote ez dutela halako kasu baten berririk, eta ez dutela halako isunik jarri.  

Audioak ez du zehazten istripua zein tokitan gertatu den. Ertzaintzak Arrasate inguruko herrietan intzidentziak aztertu ditu, eta zera adierazi: "Ez Durangon, ez Arrasaten, ez Bergara eta ez Aramaion, ez dugu halako kasu baten konstantziarik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak