San Andreseko jaiak, bertan behera

Eneko Azurmendi 2020ko api. 4a, 15:41

Iazko San Andres jaietako auzo bazkaria.

Egoerak behartuta, Arrasateko San Andres auzoko jaiak ere bertan behera utzi behar izan dituzte. "Seguruenik hau da inoiz idatzi dugun oharrik tristeena", azaldu dute idatzi batean.

"Gaur egun bizi dugun alarma egoera eta osasun krisi honen aurrean, arduraz jokatu eta jaiak ez ospatzea erabaki dugu,  kutsatze jendetsua ekiditeko. Honen ondorioz, lotuta genituen ekintza denak bertan behera geratzen dira eta, ahal den heinean, 2021 urtean berriro ere eskaintzea ahalbidetuko dugu", azaldu du jai batzordeak.

"Ahalik eta zentzuzkoenak" izaten saiatuko direla azaldu dute eta horretarako, egoera berri honen aurrean hurrengo irtenbideak hartu dituzte:

- Izerditzeko jertsea aldez aurretik erreserbatu zutenei, Equs Taberna irekitzen denean bueltatuko zaie dirua, osorik. Norbaitek dirua aurretik behar badu, lasai zehaztutako korreora idatzi eta bueltatuko zaio.

-Aurretik jaiekin lagundu duten bebarruei datorren urterako laguntza mantenduko zaie. Norbaitek laguntza bueltan nahi badu, zehaztutako korreora idatzi dezala eta bueltatuko zaio. 

- Jaiak ez egotea konpentsatzen saiatuko gara, beraz, egun hauetan auzokideen aisialdia alaitzeko proposamenak zabalduko ditugu. Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Denda guztiei, tabernei eta auzokideei animoak eman gura izan dizkie batzordeak, "eta egoeragatik zuzenean edota zeharka kaltetuak izan direnei bihotz bihotzez gure besarkadarik handiena!".

Kontakturako helbide elektronikoa: sanandresjaiak@outlook.es.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak