Monterron parkea eta Garagartzako ortuak, itxita

Txomin Madina Milikua 2020ko api. 3a, 16:58

Monterron parkea itxi egongo da aldi baterako.

Udaltzaingoaren proposamenez, Monterron parkea eta Garagartzako ortuetako eremua aldi baterako ixtea erabaki du Arrasateko Udalak koronabirusaren hedapena gutxitzeko.

Monterron parkean eta Garagartzako ortuetako eremuan herritar gehiegi zebilela eta osasun gomendioak betetzen ez zirela ikusita, bi gune horiek aldi baterako ixtea erabaki du Arrasateko Udalak Udaltzaingoaren proposamenez. Udaletik azaldu dute erabakia hartu dela herritarren segurtasuna bermatzeko eta koronabirusaren hedapena murrizteko.  Era berean, gogora ekarri dute koronobirusa ekiditeko ezinbestekoa dela  pertsonen arteko kontaktua ahalik eta gehien gutxitzea eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia mantentzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak