Urtarrilaren 24tik otsailaren 10era bitartean, lantegiak itxita
Fagor Arrasatek Kunshanen ditu bi instalazioak eta urtarrilaren 24tik otsailaren 10era bitartean itxita egon dira. Langileak euren lanpostuetara itzuli ziren otsailaren 12tik 19ra bitartean, baina hiru taldetan banatuta. Baimen horiek lortzeko gainera, agintariek ezarritako baldintzak bete behar izan dituzte lantegiek, instalazioak ez kutsatzeko eta garbitzeko prebentzio-neurriak hartuz, bai eta osasun-materialaren inbentarioa edukiz ere. Eskakizun horiek betetzen direla ziurtatzeko, dagozkion auditoretzak egin behar izan dira, baita ere. Gauzak horrela, gaur egun hornikuntza-katea eta enpresaren barne operatiba martxan daude.