Indarkeria matxista kasuak artatzeko telefonoak gogora ekarri ditu Udalak

Xabi Gorostidi 2020ko api. 2a, 15:50

Egun berezi hauetan "are eta arduratuago daudela" azaldu dute Udaletik, eta hori dela eta gogora ekarri dituzte kasu horiek artatzeko eskura dauden telefono guztiak. Udaleko Gizarte Zerbitzuak halako kasuak artatzeko duen ohiko telefonoan, 943 25 20 07, 09:00etatik 15:00etara emango da zerbitzua. 24 orduz dauden beste telefonoak: udaltzainak –943 25 20 10–, larrialdi zerbitzuak –112– eta Jaurlaritzaren zerbitzua –900 84 01 11–.

Zure komunitatean, familian edo lagunen artean laguntza behar duen emakume edo umeren bat ezagutzen baduzu edo zuk zeuk laguntza behar baduzu, deitu. Indarkeria matxistaren aurrean, gogoratu:

  • Saiatu mugikorra denbora guztian gertu izaten.
  • Laguntza behar baduzu, ez zaude bakarrik, bizilagunek entzuteko besteko oihuak bota.
  • Prestatu etxean bertan babes lekua izan daitekeen espazio bat erasoaren aurrean.
  • Inoiz ez jakinarazi tratu txarrak ematen dituenari zer egin nahi duzun indarkeria-egoera konpontzeko

Gogoan izatekoak. Eraso fisikoez gain, zer da indarkeria?

  • Bikotekideari beldurra izatea.
  • Zure buruarekin deseroso sentiaraztea.
  • Maite dituzunengandik isolatzea.
  • Egiten duzuna kontrolatzea.
  • Bere egoeraren/emozioen erantzule egitea.
  • Zigortzeko, ez hitz egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak