Ikerlanek garraiorako teknologia bat garatzeko asmoa du, gidatzen ari den 'UP2DATE' proiektuaren baitan

Maialen Regueiro 2020ko api. 2a, 13:36

Ikerlan UP2DATE izeneko proiektu europarra gidatzen ari da. Proiektuaren aurrekontua 4 milioi eurokoa da eta hiru urteko iraupena izango du. Zentro teknologikoaren asmoa da garraiobideetarako teknologia bat garatzea, auto eta trenetarako esate baterako. Teknologia honek, sistema kritikoen softwarea urrutitik eta era seguruan eguneratzea ahalbidetuko du.

Teknologia horren bitartez, fabrikatzaileak urrutitik egunera dezake ibilgailuaren frenatzeko sistema, frenatze distantzia optimizatzeko; edo tren bat eraso zibernetikoetatik babesteko sistema eguneratzea, zerbitzua eten gabe, besteak beste. Gauzak horrela, Irune Agirre, Ikerlaneko proiektuen koordinatzaileak adierazi du, helburua dela UP2DATEren esparruan izandako aurkikuntzek eta gauzatutako garapenek merkatuan lekua izatea.

Ikerlanekin batera, proiektu honetan dihardute, Barcelona Supercomputing Center, CAF Signaling, IAV, Marelli, Offis eta TTTech auto enpresak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak