Zapatuan Maritxu Kajoi konfinatu bat egiteko deialdia

Xabi Gorostidi 2020ko api. 1a, 15:26
Zapatuko Maritxu Kajoi berezirako diseinatuko eskupalarioa.

"Egun ilun hauek argitzeko" ekimen herritarra jarri nahi dute martxan, zapatu iluntze honetan. Aretxabaletarrekin pike sanoa oinarri hartuta, Maritxu Kajoi eguneko jantzi dotoreak jantzi, eta txanpan eta guzti balkoietara ateratzeko deia zabaltzen dabiltza. "Eskapularixo eta guzti, danon artien Maritxu Kajoi ospatzea nahi dugu, gure balkoietatik bada ere".

Maritxu Kajoi maskaratxoarekin ageri eskapulario berezia ere diseinatu, jendeak etxean inprimatu eta zapatuan jartzeko. Une hori alaitzeko zuzeneko musika emanaldia egingo dute Youtube-ren bitartez, eta egitaraua prestatu dute, denek aldi berean Maritxu ospatzeko. 


Hona hemen bultzatzaileek sare sozialen bitartez zabaldu duten mezua:

"Aupa Arrasate!! Danok dakigun moduen etxien egotia ez da errexa itxen, Atxabaltarrekin daukogun pike sanua jarraitxuz, Erdiko Kaletik dei bat zabaltzia guredou Arrasate osora. Arrasatearrok zerbait badaukou, hori poteua eta parranda zaliak garela da eta gure patroi Maritxu Kajoi be badaukou txikiteruak zaintzeko!! Horregaitxik hemendik danok animatzen zaitxuztegu, apirilak 4ian zuen balkoitara dotore-dotore urtetera, txanpan, eskapularixo ta guzti eta danon artien Maritxu Kajoi ospatzera, gure balkoietatik bada be. Hortarako youtuben zuzenian abesti ezberdinak jarriko die eta link horren bitartez Arrasate osuan entzutia daukou helburu –ez epero inungo dron irudi guapoik, musikia baino ez dogu ta jarriko–. Honez gain, bakoitzak bere balkoiak ondo apaindu eta momentu hortako argazki eta bideuak jasotzia nahi ditxugu, horrekin bideotxo bat itxeko Arrasate osuan izenien, hau ondo gordeta geratzeko!! Danon artien egun ilun hauek argitzeko!! Gora Arrasate!!

Musika zuzenean jartzeko esteka:

https://youtu.be/9pnRzEmpYK0

Zuen bideoak helbide honetara bidali:

goikoronavirus19@gmail.com"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak