'Etxean geratu' argazki lehiaketa antolatu dute Artgazkik eta Ibai-artek

Xabi Gorostidi 2020ko martxoaren 31

Etxe barruan egindako, edo etxe barrutik kalerantz ateratako argazkiak izan behar dira, eta apirilaren 12ra arte egongo da irekita. Argazki onenen eta parte hartzaileen artean Ibai-arteko komertzioetan erosteko bonuak banatuko dituzte. "Etxean ere argazki ederrak atera daitezke. Horrez gain, herriko komertzioak lagundu nahi ditugu, konfinamendua amaitzean biziberrituta egon daitezen". 

Hona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ditzake. Koloretan edo txuri-beltzean. Kamerarekin edo mugikorrarekin ateratakoak.
  • Argazkiak etxe barruan edo etxetik ateratakoak izan behar dira.
  • Argazkiak ez dira aldez aurretik argitaratuak izan behar.
  • Gai librea da.
  • Argazkiak Artgazkiren Facebook taldeari bidali behar zaizkio, Etxeangeratu albumera igo beharko dira.
  • Argazkiak aurkezteko azken eguna apirilak 12 22:00etan izango da.

Sariak honako hauek izango dira:

  • Lehen saria 150 euroko ko bonua.
  • Bigarren saria 100 euroko bonua.
    Hirugarren saria 50 euroko bonua.
  • Gainera, 50 euroko lau bonu zozketatuko ditugu parte-hartzaile guztien artean.

Oharrak:

  • Bono guztiak Ibai-arte elkarteko saltokietan trukatu beharko dira 2020ko uztailaren 1a baino lehen.
  • Parte hartzaile berak ezin du sari bat baino gehiago jaso.
  • Nahi duen orok har dezake parte.
  • Epaimahaia Ibai- arte eta Artgazki taldeetako kideek osatuko dute, inola ere ezingo dute beren argazkia botatu.
  • Saritutako izenak Facebookeko Artgazki taldean argitaratuko dira lehiaketa amaitu eta hurrengo egunetan.
  • Informazio gehiagorako: Arrasateargazki@gmail.com
  • Facebook orria: ARTgazki - Arrasateko Argazki-Elkartea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak