Arrasateko euskara elkarteak hiruna lehiaketa proposatu ditu parte hartzaileen ikas mailaren arabera: LH5 eta DBH2 mailakoentzako ilustrazioa, narrazioa eta bertsopaperak; eta, DBH3 eta Bigarren Batxilergoa bitarteko ikasleentzako, mikroipuina, poesia eta komikia.
E-postaz bidali beharko dira ezinbestean lanak, aed@aedelkartea.eus helbidera. Ilustrazio eta komikiak eskaneatuta zein argazki formatuan onartuko dituzte. Lehiaketaren eguneratutako oinarriak eta informazio gehiago, hemen.
Sariketaren antolatzaileek idazle gazteak parte hartzera bultzatu gura dituzte : "Zoritxarrez, egoerak behartuta, opor egunak izan beharko ziren horiek etxealdian igaro beharko ditugunez, anima ditzagun inguruko gaztetxoak barruan daramaten sormena deskubritu eta kanporatzera".