Joseba Lizaranzu: "Gomendioak baditugu, baina araurik ez"

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 29a, 11:30

Joseba Lizaranzu arrasatearra Herbeheretan

Ikastetxeak eta ostalaritzako zerbitzuak itxita daude Herbehereetan, baina dendak zabalik. "Gomendioak eman dituzte batez ere beharrezko distantziak mantentzeko edo ez ibiltzeko lau edo bost pertsona baino gehiagoko taldeetan. Baina gomendioak dira, ez arauak", dio Lizaranzuk. Etxetik lan egiteko ere gomendatu dute.

Etxetik irten gabe pasa dute astea berak eta bikotekideak, "batez ere ikusita Euskal Herrian eta Italian, kasu, egoera zelan dagoen". Ez ateratzeko araurik ez egon arren, kaleak ohi baino lasaiago daudela ikusteaz harritu da arrasatearra: "Jendea kontzientzia hartzen da". Telebistako eta egunkarietako albisteetan koronabirusa da nagusi han ere, eta hemengoekin batera jarraitzen ditu. "Euskal Herrikoak senide eta lagunen bidez jarraitzen ditugu. Aurrekoan, esaterako, telepoteoa egin genuen, nor bere etxetik". Ospitaleak oraindik ez daude gainezka, baina ari da igoera nabaritzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak