Olaia Gonzalez: "Auzoetako denda askotan ez dituzte baliabideak babesak lortzeko"

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 30a, 11:22

Olaia Gonzalez arrasatearra Usuhaian

Ushuaian (Argentinan) harrapatu zituen koronabirusaren egoerak Olaia Gonzalez arrasatearra eta beste bi lagun. Ezin izan ziren beste herrialde batera joan, eta Buenos Airesera itzuli ziren, baina hiriburuan derrigorrezko itxialdia jarri zuten. "Ez genuen etxerik, eta zailtasunak izan genituen ostatua topatzeko. Orain, Kolonbiako lagun batzuen etxean gaude", dio.

Ikaslea da Gonzalez eta aholkurik jaso ez dutela dio: "Hiru euskaldun gaude batera, ikasleak gara, eta zalantzak izan ditugu bueltatu edo ez. Espainiako enbaxadak ez digu batere lagundu. Ikasketekin zer gertatuko den ere ez dakigu". Dendetan ez dutela babesik hartzeko baliabiderik dio: "Auzoko denda txiki baten egiten ditugu erosketak, eta ez dute eskularrurik, adibidez. Bezeroen arteko distantziarik ere ez da hartzen". Gaineratu du, baina, isun asko jartzen ari dela hango polizia, herritar askok neurriak ez dituztelako betetzen.

Sare sozialen eta Internet bidez jarraitzen dituzte hemengo eta hango albisteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak