Gasteiz alboan bizi da 88 urte dituen Egia, emaztearekin batera, eta orain dela bi aste inguru gaixotu zen. Positibo eman ondoren, Txagorritxu ospitalean pasatu zuen astebete, eta handik gero, Debagoieneko ospitalera ekarri zuten. Gaur, pozik eta hunkituta agertu da ospitaleko atean semea alboan zuela, gaitzari agur esan diolako.
Iñaki Peña medikuak adierazi du beste bost laguni ere eman diotela alta gaur Debagoieneko ospitalean, eta dagoeneko, guztira, hamabi lagun bidali dituztela etxera, osatuta.