Arrasateko egoitzako langileak errefortzu gisa arituko dira Bergarako Ertzain-etxean, batez ere, konfinamendua haustegatik duten isun gainkargak tramitatzeko lanean.
"Beraz, ostegunetik aurrera eta beste berririk izan arte, Arrasaten salaketak jartzeko Udaltzaingora jo daiteke. Ertzaintzan salaketa jarri nahi izanez gero, Bergarako egoitzara jo beharko da" azaldu diote Ertzaintzako iturriek Goienari.