Lau egunetan 253 eskaera telematiko artatu dituzte BAZen

Xabi Gorostidi 2020ko mar. 24a, 16:03

Martxoaren 18an, 19an, 20an eta 23an batutako datuak dira. Gehienak informazio eskaerak izan dira: 152. Ondotik, ur irakurketak, kexak eta iradokizunak, eta Udaleko zerbitzuekin komunikatzeko deiak pasatzea izan dira errepikatuenak. Horrez gain Covid19: Galdera eta Erantzunen atala jarri dute udal webgunean, eta 14 lagunek eskatu Gurutze Gorriarekin aktibatutako etxez-etxeko laguntza.  

Ugariak izan dira ere errolda bolantearen eskaerak, ordainagiriak, galdutako gauzen inguruko kontsultak, hilerriko zerbitzu orokorren nondik norakoak, edota zerbitzu ekonomikoko tramiteak.

Herritarren galderetako asko sarri errepikatzen zirela ikusita, galdera ohikoenen atala jarri dute udal webgunean. "Ikusita, Udalaren eguneko jarduerarekin zerikusia duten zalantzak direla gehien errepikatzen direnak, Covid-19: Galdera eta Erantzunen atala’ sortu dugu www.arrasate.eus webgunean. Bertan, Udalarekin harremanetan jartzeko bideak, eskaeren erregistroa, tramite telematikoak, boluntario gisa aritzeko jarraitu beharreko pausuak, ordainagirien kudeaketa, gizarte-langileekin, hitzorduak ezartzeko bideak… kontsulta daitezke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak