Debagoieneko Ospitaleko laugarren solairua egokitzen ari dira COVID-19 kasuak jasotzeko

Miren Arregi Amasorrain 2020ko martxoaren 22a

Ama-haurren, ginekologiako eta pediatriako solairua egokituko dute COVID-19 kasuak hartzen hasteko. Horren ondorioz, Debagoieneko Ospitalean ez dute erditzerik artatuko eta horiek Zumarragako ospitalera bideratuko dituzte. Hasiera baten, Arrasaten hartuko lituzketen gaixoak ez lirateke kasu larriak izango, Zaintza Intentsiboko Unitaterik ez baitago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak