Baserritarren produktuak herritarren eskura

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko mar. 20a, 14:10

Bihar, zapatua, hileko hirugarren zapatua izanik, Seber Altube plazan, egitekoak ziren Baserritarren azoka bertan behera utzi dute, baina gaur, egubakoitza, azoka plaza zabalik egon da. 15 laguneko edukiera ezarri dute azokan eta erosleek agindutako babes-neurriak "ondo eta lasai" bete dituztela adierazi dute Arrasateko saltzaileek. Baserritarrek eguneroko lanekin jarraitzen dute eta hala jarraituko dutela adierazi.

Gaur Arrasaten egin duten moduan, bihar, zapatua, Oñatin eta Bergaran ere azokak egingo dituzte; Oñatin kiroldegiko kantxa urdinean, eta, Bergaran, Katabi plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak