Konfinatuta dauden herritarrak erosketa batzuk egitera kalera irteteaz batera, balkoi, terraza eta leihoetan ere ikusi da mugimendua. Batzuk, bizilagunarekin hizketan egiteko aprobetxatu dute, beste batzuk, aldiz, kirola egiteko, eta eguraldi onarekin, gainera, terrazan mokadutxo bat eta zerbait edateko tartea hartu duenik ere izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.