"Joan ginenean ez zen ezer arrarorik entzuten, eta astebete osoan ondo egon gara, lasai; bazirudien ezer ez zela gertatzen, burbuila batean moduan geunden. Baina, egunek aurrera egin ahala, apurka guztia kentzen hasi ziren, hoteleko ekintzak, eta abar. Egubakoitzean hegaldia aurreratzen saiatu ginen, lehenago bueltatzeko etxera, baina ez ziguten utzi. Azkenean, logelatik ezin irten geratu gara", azaldu du Ion Merinok.
Ziurgabetasun handia dutela dio, eta ez dakitela zer egingo duten. "Domekan aireportura joan ginen, hegaldia genuelako, baina izugarrizko kaosa izan zen guztia. Ez genuen hegazkina hartu eta ez ziguten soluziorik eman".
Gaurko beste hegaldi bat zeukaten hartuta Madrilera, baina hori ere bertan behera geratu da. "Gainera, martitzenean hoteletik botako gaituztela esan digute. Gu baztertzen ari dira".