'Awlad, Hesiak gainditu' dokumentala irekian jarri dute edonork ikusteko moduan

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 17a, 12:07

Ane Irazabal eta Cosimo Caridik zuzendutako dokumentalaren protagonistak lau haur dira. Awlad ikus-entzunezkoak, haurrak arabieraz, gerra atzean utzi duten bi neska eta bi mutikoren istorioa azaltzen du. Ume bakoitza momentu eta txoko ezberdinetan nola dago, horietako bat Oñatin.

Irazabalek EuroBasque 2019 Kazetaritza saria irabazi berri du dokumentalarekin, eta koronabirusak eragindako egoera ezohikoa dela-eta, doan eta edonorentzat eskuragarri jartzea erabaki dute: "Momentu pixka bat arraroak bizi ditugu, eta maite ditugun proiektuak besteekin partekatzeko modu berriak aurkitu behar ditugu. Beraz, pentsatu dugu, ilusio guztiarekin, iragan urtean egin dugun Awlad dokumentala doan jartzea", esan du kazetari arrasatearren bere Instagram kontuan. Gainera, ikus-entzunezkoa ikusten dutenak iritziak ematera gonbidatu ditu: "Iritzi guztiak dira ongietorriak, beraz ikusten dutenek idatzi eta esan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak