Ane Irazabalek EuroBasque 2019 Kazetaritza saria irabazi du

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 4a, 13:25

Ane Irazabal Arrasaten (Artxiboko irudia)

Awlad - Hesiak Gainditu dokumentalarekin irabazi du Irazabalek Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren Kazetaritza Saria, ikus-entzunezko medioen sailean. Prentsa idatziaren sailean, Jose Ignacio Bustamante izan da irabazlea, Y sin embargo se mueve lanarekin.

Ane Irazabal kazetari arrasatearrak Cosimo Caridirekin batera zuzenduriko dokumentalak bi neskato eta bi mutiko errefuxiatuen testigantza jasotzen du. Umeak babesa bilatzeko prozesuaren etapa anitzetan daude; tarteko herrialdeetan batzuk, horietako bat Oñatin, eta hezkuntzarako sarbide desberdina dute.

Dokumentalaren trailerra

Bestalde, Bustamanteren lanak, Europar Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrean, Europar Batasunaren eraikuntza prozesua eta hiritarren parte hartzea aztertzen ditu.

Saritutako lanak egileek eurek aurkeztuko dituzte maiatzaren 8an, Gernikako Euskal Herria Museoan EuroBasquek egingo duen ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak