Neurriak, gaur, astelehena, jarriko dira indarrean, eta kalera irteteko baldintzak gogora ekarri dituzte:
"Udalak herritarrei etxean gelditu eta prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egiten die. Etxetik atera ahal izango da lanera joateko, erosketak egiteko, farmaziara joateko, etxeko animalien zaintzarako edo zaborra jaisteko besteak-beste. Gomendatzen da aktibitate hauek banaka egitea eta beti ere erantzukizunez jokatzea".