Zerbitzu minimoekin arituko da herriko autobusa, Arrasaten

Xabi Gorostidi 2020ko martxoaren 16a

Espainian alarma egoera deklaratu ostean, garraio publikoen eskaintza %40-60 artean murriztea erabaki du Euskal Garraio Agintaritzak –EGA–, eta horren eraginez Arrasateko herribusak ere jarduna murriztuko du. Hala, zerbitzu minimoak ezarri dituzte, betiere, "herritarrei lanpostuetara eta oinarrizko zerbitzuetara iristek aukera bermatzeko" azaldu dute EGAtik. 

Taula honetan ikus daitezke herriko autobusak izango dituen zerbitzu minimoak, gutxienez, neurri berriak iragarri arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak