Etenik ez duten zerbitzuetan, normaltasuna eta babes neurriak

Xabi Gorostidi 2020ko mar. 14a, 18:42

Korobirusaren eraginez sektore asko gelditu egingo dira, baina beste batzuek ez dituzte ateak itxiko herritarrei zerbitzua emateko beharrezkoak baitira: ospitaleak, farmaziak, zaharren egoitzak, elikadura dendak... Zaharren egoitza batzuetan senideentzako bisitak eten dituzte, eta denda batzuetan erosleen arteko segurtasun distantziak ikusi dira ilaretan.

Koronabirusaren krisi betean, badaude atsedenik hartu ezin dezaketen zerbitzuak. Ospitaleak dira nabarmenenak, baina talde berean daude, besteak beste, elikadura dendak, farmaziak edota zaharren egoitzak. Zerbitzua ematen jarraitu dute baina batzuek neurriak hartu dituzte. 

Eguerdian Iñigo Urkulluk iragarri du, senideen bisitak murriztu egingo dituztela; Iturbiden, ordea, harago joan dira eta ez da bisitarik egongo apirilaren 1era arte. Egoitzako langileek maskarilla bezalako babes neurriekin lanean dabiltza eta egoiliarrek uneoro higiene neurriak bete ditzatela bermatzen ari dira.

Elikadura dendatan normaltasuna nagusi. Jende mugimendu handia izan goiz osoan zehar, eta apalak nahiko ondo hornituta zituzten denek. Okindegien kasuan ere jende ugari, eta ilaratan segurtasun distantziak mantendu dituzte erosleek, irudietan ikus daitekeen bezala. Gauza bera farmazietan ere. Erosle asko elkartu dira une batzuetan, baina metro edo metro eta erdiko distantziak mantendu dituzte euren artean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak