Bat edo beste zabalik izan arren, Arrasate erdialdeko taberna gehienak itxita egon dira gaur goizean. Horietako batzuen kasuan talde erabaki bidez itxi dituztela azaldu Jon Lasagabaster ostalariak.
Inork behartu gabe hartu dute erabakia, euren kabuz, eta, gutxienez, bi astez itxiko dituztela azaldu du.
Auzoetan, ordea, bestelako irudiak ikus ahal izan dira. Musakolan, adibidez, taberna gehienek ireki dituzte ateak, terrazarik ez, baina ateak zabalik. Antzeko egoera ere Arimazubin. Ohikoa baino mugimendu gutxiago, baina taberna batzuk zabalik. San Andresen kasuan, taberna gehienak zabalik egon dira, terraza eta guzti, hala ere, Eguerdian udaltzainak terrazak kentzeko agindua ematen aritu dira. Zabalik eduki araren, Bar Nuevoko Andoni Nogalesek azaldu du, ziurrenik gaur bertan itxiko dutela.
Egon dira ere, ateak itxi ez, baina neurri zorrotzak hartu dituzten tabernak. Euskal Herria Plazako 1990 taberna da horietako bat. Hala azaldu ditu hartutako neurriak tabernako arduradun Ibon Leundak.
Euren kasuan, ez ixteko arrazoietako bat, ospitaleko langileei zerbitzua ematearena izan da.
Elkarte gastronomiko
Arrasateko elkarte gastronomikoak batzen dituen SUDC elkarteak ateak ixteko gomendio eman du, eta asko izan dira neurriarekin bat egiten dutela iragarri duten elkarteak: Kasino, Danok-bat, Amaika-gazte, eta baita Aretxabaletako Urbaltz ere.
Urkulluren agerraldia
Eguerdian, ordea, Iñigo Urkullu Lehendakariak agerraldia egin du neurri berriak iragartzeko. Horien artean, bihartik aurrera, tabernek eta elkarte gastronomikoek ateak ixteko agindua eman du.