Tabernen kasuan, terraza lizentziak baliorik gabe utzi dituzte apirilaren 1era arte, eta Udaltzaingoari abisua pasa diote, alkate erabakia hori betearazi dezaten. "Udalerriko ostalaritzako establezimenduei beladoreekin (mahai-aulkiak eta estalkiak), kupelekin eta jezarlekuekin lurzoru publikoa okupatzeko emandako udal lizentziak aldi baterako etetea. Ondorioz, data honetatik aurrera eta datorren apirilaren 1erarte, debekatuta geratzen da horrelako elementuak lurzoru publikoan jartzea" dio testualki alkate-erabakiak.