Debagoienako Mankomunitateko hondakinen kudeaketarako bulegoan zerbitzua murriztuko dute

Mireia Bikuña 2020ko martxoaren 13a

Aretxabaletako edukiontziak kalean.

Aurrerantzean, arreta zerbitzua telefonoz eta email bidez bakarrik emango dute. Zalantza duten herritarrek 943-50 47 21 zenbakira deitu dezakete edo hondakinak@debagoiena.eus helbidera mezua bidali.

Txartelarekin edukiontziak zabaltzeko arazoren bat duten herritarrek edo txartela galdu dutenek telefonoz deituta edo mezua idatzita egin beharko dute kontsulta. Txartel berria postaz jasoko dute, etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak