Ekin Emakume taldeak antolatutako ekintzak bertan behera martxoa amaitu bitartean

Maialen Regueiro 2020ko mar. 13a, 08:22

Argazkia: Ekin Emakumeak

Ekin Emakume elkarteak jakinarazi du, martxoaren amaierara arte bertan behera utzi dituela antolatuta zeuden ikastaro eta Auzoko saioak. Osasun krisi honen aurrean arduraz jokatu behar dela adierazi du elkarteak eta herritarrek egoera ulertuko dutelakoan daude.

Elkarteak adierazi du gainera, Harrera zerbitzuak funtzionamendu aldaketa jasango duela egun hauetan eta herritarren beharrak soilik telefonoz artatuko direla. Gauzak horrela, herritarrek 943 79 83 70, 651 70 79 36 eta 626 21 66 21 telefono zenbakiak eta emakumeak@ekinemakumeak.eus zein aniztasuna@ekinemakumeak.eus helbide elektronikoak izango dituzte eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak