Gaurko Kooltur Ostegunak kontzertua bertan behera

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko martxoaren 12a

Donostiako Skakeitan taldea zen gaur, eguena, Kooltur Ostegunak musika zikloaren baitan, Arrasateko gaztetxean kontzertua egitekoa baina bertan behera utzi dute emanaldia. Hala azaldu dute antolatzaileek bidalitako ohar batean: "Gure inguruan gero eta koronavirus kasu gehiago ematen dabiltzala ikusita, erantzukizunez jokatuta Skakeitan taldeak eta Kooltur Ekintzak erabaki dugu gaurko, osteguna, Arrasateko Gaztetxean antolatutako Skakeitan taldearen kontzertua atzeratzea".

Datozen eguenetako kontzertuekin zer egingo duten aztertzen ari direla gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak