Elkarteko kideek uste dute opera eskaintzeko baldintza emozionalak, ingurumenekoak eta bereziki osasunari dagozkionak ez direla betetzen. Hori dela eta emanaldia atzeratzeko erabakia hartu dute, baina oraindik ez dute zehaztu noiz egingo duten.
Bestalde, dagoeneko sarrerak erosita zituztenek dirua berreskuratzeko egin beharrekoa zehaztuta dagoenean, komunikabideen bidez informazioa azalduko dutela aurreratu dute. Posta elektroniko bidez elkartearekin harremanetan jartzeko bidea ere ireki dute helbide honen bidez: ozenkielkartea@hotmail.es.