Hona hemen atzoko batzarrean batutako hausnarketak laburbilduz, Arrasateko M8 palataformak igorritako testua:
"M8 jaia eta borroka uztartzeko egun zorgarria izan dugu berriz. Gure eskerrik beroena M8 Plataformak antolatutako ekintzetan parte hartu duten herritarrei. Zuen babesak indarra ematen digu aurrera egiteko.
Manifestazio jendetsu eta anitza, gure aldarrikapenak edukiz bete zituzten ekintzekin. Eskerrik asko Arrasateko neska* gazteei egindako lanagatik. Aldarrikapen eta jai-giroa ilundu zuten gertakarien kritika egin nahi genuke. Ez dugu emakumeen kontrako inongo jazarpenik onartuko, gutariko bakoitza erasotzen dutenean denok erasotzen gaituzte. Erakundeei dagokienez, M8ra gerturatu baziren ere, egunerokotasunean urrun sentitzen ditugu. Beraien konpromiso falta nabarmena sentitzen dugu egiten ditugun aldarrikapeni erantzuterakoan, eta beharrezkoa dugun adierazpen askatasunari dagokionez. Bada garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko eta benetako berdintasuna lortzeko neurriak hartzeko. Egunero da martxoak 8! Gora borroka feminista!"